Información adicional
Dimensiones | 21 × 21 cm |
---|
€12,90
Triangelua naiz! ipuinaren gai nagusia haur-transexualitatea da; izan ere, ume transexualek bizitzen dituzten zailtasunen inguruan hitz egiten du. Zailtasun gehienak eskola garaian bizitzen dituzte, komunera joateak eta kirola egiteak, besteak beste, arazo bat suposatzen diete eta.
Aipatutako gaia era sinple eta entretenigarri batean kontatzen du, eta neurri batzuen inguruan hausnartzen laguntzen digu; komunetako edota eskola-kiroleko sexu-segregazioaren inguruan, adibidez.
Protagonistak azaltzen dizkigun emozioen artean, nahasmendua, tristura, haserrea, lotsa, errua, lasaitasuna, poza eta beldurra daude. Horrek hezkuntza emozionala eta enpatia lantzeko aukera ematen digu.
Ipuina kontatzeko, irudi geometrikoak erabili dira, era horretan, genero-estereotipoetatik ihes eginez.
«Irudi berri bat jaio da, baina ez da
besteak bezalakoa.
Triangelua da, baina denek borobil bat bezala ikusten dute.
Lortuko al du besteek triangelu bat
bezala ikustea?
Emozioz beteriko bide batean
murgilduko gara txikiarekin batera».
Valoraciones
No hay valoraciones aún.